icono_x2@2x
Maitte, 
zapore handiko kutixien txokoa

2008tik

Maite Garmendiak, 30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin ostalaritzaren munduan, gaur egun, MAITTE etxeko janari prestatuen denda propioa du.

 

Goierriko bihotzean kokaturik, Lazkao herrian (Gipuzkoa), “janari goxoen tenplu” honek 2008ko irailaren 5ean ireki zituen bere ateak.

 

Maitte, zapore handiko kutixien txokoa da. Bertako platerrak %100 naturalak diren KM0-ko produktuekin egiten dira, sasoiko barietatea errespetatuz eta kontserbatzaile, koloratzaile eta gehigarririk gabe.

Tortilla anitzak, gosari bereziak, askotariko platerak eta delicatessen produktuak ere baditu, hala nola kontserbak, Italiako pastak, olioak, ardoak, lekaleak, txokolateak, bonboiak, galletak, izozkiak, etab.

 

Era berean, kafeak eta pintxoak dastatzeko aukera ere eskaintzen du. Maitte-n sukaldaritza xume, etxeko eta tradizionalaz goza dezakezu, lehengai bikainenekin egina, arreta eta maitasun handiz.

“Gure amonek egiten zuten bezala maitasun asko, mimo eta su goxoan prestatzen dugu gure janaria“

Gure produktu, zerbitzu edo taldea hobeto ezagutu nahi dituzu?

 

Jar zaitez gurekin harremanetan edo etor zaitez gure dendara

Call Now Button